gasolio onena, prezio ezin hobean EU | ES
Araba

Arabako zerbitzugunea

Los Llanos industrialdean dago,

Langraiz Okan,

N-1 errepidearen ondoan, Gasteiztik kilometro gutxira. Madrileko norabidean 340 sarbidetik atera behar da.

GPS koord.:

 

N42º48.724´W0002º48.530´

Gipuzkoa

Gipuzkoako gasolindegia Lanbarren Poligono Logistikoan dago, Oiartzun herrian kokatua, N-1etik 200 metrora,

Lintziringo zerbitzugunetik o

so gertu eta Irungo mugatik kilometro gutxira.

GPS koord.:

 

N43º19.122´W001º51.883´

Nafarroa

Meseta de Salinas industrialdea Iruñeatik zortzi kilometrora dago. A-15 errepidetik 81 irteera hartu behar da, N-121 errepidera,

eta hortik industrialdeara jo. Pirinioko Autobidera sarbide zuzena dago.

GPS koord.:

 

N42º44.90´W0001º38.477´

Prezio garaiezinak
GASOLIOA Bazkideak ► 0,964 €/l Ez bazkideak ► 1,064 €/l ADDBLUE j.p. ► 0,405 €/l GASOLINA (Gipuzkoan bakarrik) j.p. ► 1,089 €/l (deskontuarekin)
Garraiolarientzat zerbitzu integralen kooperatiba

Bideko Aterpe Zerbitzu Kooperatiba Hiru sindikatuko garraiolari autonomoen talde batek sortu zuen 1997an, eta egun Euskal Herriko kooperatiba handienetakoa da, 1.100 bazkide dituena. Bideko Aterpek aukera eskaintzen die Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten garraiolari autonomoei gasolio onena prezio eta kalitate ezinhobean hartzeko. Izan ere, Bideko Aterpeko bazkide diren garraiolari autonomoek hilean bataz beste 400 euro aurrezten dituzte kooperatibak Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan martxan dituen zerbitzuguneak erabiliz. Bideko Aterpek inguruko zerbitzuguneak baino askoz prezio hobeagoa eskaini ahal du -bataz beste 20 xentimoko aldea-. Instalazio modernoak dira, lau iturri dituzte bereziki trailerrentzat prestatuak, minutuko 130 litroko emaria dute eta morroiari esker bi aldeetako ontziak aldi berean bete ahal dira. Beste bik 80 litro minutuko emaria dute furgonetentzat eta kamioi txikientzat. Merkatuko iragazkirik onenak erabiltzen dira edozein zikin bereizi eta ezabatzeko. Gainera, Addblue hartzeko beste bi iturri daude. Zerbitzuguneak 24 orduz zabalik daude.

Abantaila gehiago Bideko Aterpe Kooperatiba Elkarteak Nafarroako Rural Kutxarekin duen akordioari esker, kooperatibako kide guztiek aukera dute Visa HIRU-BIDEKO ATERPE txartela eskuratzeko, eta horri esker kooperatibak eskaintzen duen prezio ezinhobeaz aparte aukera dute deskontu handiago lortzeko, 0,018 eurokoa hain zuzen gasoil litro bakoitzeko Langraizen, Oiartzunen eta Galar Zendean. Valcarcek Ribaforadan (Nafarroa) duen zerbitzugunean Bideko Aterpeko bazkideek gasolioaren prezioan deskontu handiak dituzte. A-68ko autobidean dago, Zaragozako noranzkoan 105. irteeran eta Iruñeako noranzkoan 107. irteeran. Bideko Aterpeko bazkideek kooperatibak tailerrekin, saltzaileekin, konpainiekin sinatutako hitzarmenei esker etekin handiak lor ditzakete. Eta gainera hiru zerbitzuguneetan lanerako ezinbestekoak diren materialak aurkituko dituzte.
Non gaude
Araba Los Llanos Industrialdea, A kalea. 13. Pab. 01230 Langraiz Oka Tel: 945 361627 Fax: 945 361643 Jendearentzat arreta: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00ak arte Abuztuan: 08:00-15:00 Gipuzkoa Lanbarren Industrialdea, Mugarriegi kalea, 2. 20160 Oiartzun Tel: 943 260 349 Fax: 943 260 805 Jendearentzat arreta: Astelehenetik ostiralera, 08:00tatik a 18:00ak arte Abuztuan: 08:00-15:00 Nafarroa Meseta de Salinas Industrialdea A kalea, 4. 31191 Galar Zendea Tel: 948 281 024 Fax: 948 281 025 Jendearentzat arreta: Astelehenetik ostiralera, 09:00tatik 16:30ak arte Abuztuan: 08:00-15:00
Meseta de Salinas Industrialdea A kalea, 4 31191 Galar 948 281 024 nafarroa@hiru.eus GPS KOORD. (N42º44.903'W001º38.477')
Lanbarren industrialdea Mugarriegi kalea 2 20180 Oiartzun 943 260 349 lanbarren@hiru.eus GPS KOORD. (N43º19.122'W001º51.883')
Los Llanos industrialdea A kalea, 13 01230 Langraiz 945 361 627 araba@hiru.eus GPS KOORD. (N42º48.724'W002º48.530')